EGABen irizpena euskal enpresa-sektorea eraldatzeko INDARTUZ finantzaketa-lerroa arautzen duen dekretu-proiektuari buruz  

  • Kontseiluak egoki baloratu du izapidetzea, eta aurkeztutako testuari buruzko zenbait gogoeta orokor egin ditu.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Ogasun eta Finantza Sailak egindako “Dekretu-proiektua, zeinaren bidez garatzen baita Euskadi Eraldatuz 2030 planaren esparruan euskal enpresa sektorea eraldatzeko INDARTUZ finantzaketa-lerroa” izenekoari buruzko txostena egin du. Erantzun horretan Batzordeak egokitzat jo du izapidetzea, eta dekretu-proiektuari buruzko gogoeta orokor batzuk egin ditu.

Arauaren xedea, modernizazioa eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak egin nahi dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, enpresa handi hautagarrientzat, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat finantzaketa-lerro bat eratzea da, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz.

Bere gogoetetan, Euskadiko EGABek hobetu beharreko zenbait gai eta esparru aipatzen ditu. Batzordearen ustez, beharrezkoa da finantzaketa-lerroa eskuratzeko eskatzen diren zenbait baldintza ekonomiko-finantzario berrikustea, proiektu bideragarriak dituzten eta inbertsio intentsiboko edo enpresa-eraldaketako prozesuak igarotzen ari diren zenbait enpresa kanpoan utz ditzaketelako. Ildo horretan, egoerak kasuz kasu baloratzeko mekanismoak sartzea proposatu du.

Finantza daitezkeen eraldaketei dagokienez, Batzordeak nazioartekotzea indartzea ere planteatzen du, EAEtik kanpoko enpresen inbertsioak erakarriz; “birlokalizazioaren” kontzeptuaren irismena argitzea, euskal enpresak lurraldetik kanpo lekualdatzen ez direla bermatzeko; eta eraldaketa teknologikoko eta digitaleko proiektuen finantzaketan bidezko trantsizio teknologikoko irizpideak txertatzea.

Batzordeak, halaber, kudeaketa-operadoreen zeregina indartzea proposatzen du, eskaerak izapidetzen ari diren bitartean enpresei aholkularitza emanez, eta finantzaketa-lerroaren eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren arteko koordinazioa hobetzea, lehiakortasunaren arloan sinergiak sortzeko, batez ere enpresa txikietan.

Era berean, beharrezkotzat jotzen du Dekretuan trantsizio demografikoaren tratamendua argitzea; izan ere, sarreran aipatzen den arren, ez da Indartuz lerroaren inbertsio finantzagarrien artean agertzen, eta horrek nahasmena sor dezake.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruz 

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, Euskal Autonomia Erkidegoko politika ekonomiko eta sozialean interes ekonomikoek eta sozialek duten parte-hartzea eraginkorra izan dadin. Bere izaeraren arabera, eginkizun hauek dagozkio, besteak beste: Eusko Jaurlaritzaren ekonomia- eta gizarte-politikaren arloko arau-proiektuei eta plan orokorrei buruzko nahitaezko txostenak prestatzea, eta Eusko Jaurlaritzari gai horri buruzko proposamenak egitea.

Irizpena 6/26

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.