Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren agerraldia

Urte hasieran EGABrekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan, Ainara Herce, Lehiaren Euskal Agintaritzako (LEA/AVC) lehendakaria, EGABeko Osoko Bilkuraren aurrera joan da gaur goizean, berak zuzentzen duen erakundea aurkezteko.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailari atxikita, LEA/AVCk erakunde- eta funtzio-autonomiaz gauzatzen du bere jarduera, eta haren helburua Euskadin egiten diren jarduera ekonomikoei dagokienez merkatuko lehia askearen baldintzak sustatzea, bermatzea eta hobetzea da.

Gaur goizeko bilerak Agintaritzaren eginkizunak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Horrez gain, Ainara Hercek zenbait kasu praktiko errepasatu ditu eta erregulazio ekonomiko eraginkorraren printzipioetan jarri du arreta.

EGABek eta LEA/AVCk joan den otsailean datozen lau urteetarako hitzarmena sinatu zuten. Haren helburua harreman- eta parte-hartze-bideak sustatzea da, batak bestearen jarduerak hobeto ezagutzeko eta elkarri laguntzeko, bakoitzaren eginkizunetan balio handiko informazioa eta ikuspegi garrantzitsuak txertatzeko xedez.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.