EGABen irizpena Euskadiko turismo-gidarien jarduera arautzen duen dekretu-proiektuari buruz

  • Batzordeak egokitzat jo du izapidetzea, eta zenbait gogoeta egin ditu hura aldatzeko.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak aurkeztutako Euskadiko turismo-gidarien jarduerari buruzko 26/2024 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektuari buruzko txostena eman du. Erantzunean, Batzordeak egokitzat jo du izapidetzea, eta zenbait gogoeta egin ditu hura aldatzeko.

Arauaren xedea akreditazio-, egiaztapen- eta kontrol-mekanismoak indartzea da, jarduera hori egiten duten pertsonek kalitatezko zerbitzua eskaintzeko gaikuntza egokia eta behar diren trebetasunak dituztela ziurtatzeko.

Izan ere, turismo-gidariak kultura-, natura- eta lurralde-ondarearen interpretazioan eta esperientziaren kalitatean duen zeregina kontuan hartuta, ezinbestekoa da ziurtatzea lanbide-gaikuntzarako sarbidea irizpide objektiboetan, uniformeetan eta guztiz bermatutakoetan oinarritzen dela. Gaitutako pertsonek jardueran behar bezala aritzeko behar diren ezagutzak eta trebetasunak dituztela egiaztatzea da kontua.

Aurreko dekretuak onartzen zituen prestakuntza-profilen aniztasunak tresna osagarriak behar ditu, gaitutako pertsona guztiek ezagutza horiek dituztela egiaztatu ahal izateko. Horregatik, EGABek positibotzat jotzen du gaikuntza-sistema bi modulu bereizitan egituratzea; horietako bat prestakuntza tekniko eta profesionala baloratzera dago bideratuta, eta bestea, Euskadiko kultura-, natura- eta lurralde-ondarearen ezagutzara.

Batzordeak positibotzat jotzen du, halaber, aldaketak administrazio-sinplifikazioa eta zerbitzuaren kalitatearen ezinbesteko bermea orekatu nahi izatea, erabiltzaileen konfiantza indartuz. Gainera, EGABek berariazko zenbait gogoeta egiten ditu larrialdi-egoerei eta premia bereziei erantzuteko gaitasuna akreditazio-prozesuetan txertatzeko, eta epaimahaietan ondarean, prestakuntzan eta hizkuntza-gaitasunetan espezializatutako profilak egotea proposatzen du, bere ustez parte-hartze profesionalak proben legitimitatea eta kalitate teknikoa hobetzen baititu.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruz 

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, Euskal Autonomia Erkidegoko politika ekonomiko eta sozialean interes ekonomiko eta sozialek duten partaidetza eraginkorra izan dadin. Bere izaeraren arabera, eginkizun hauek dagozkio, besteak beste: Eusko Jaurlaritzaren ekonomia- eta gizarte-politikaren arloko arau-proiektuei eta plan orokorrei buruzko nahitaezko txostenak prestatzea, eta Eusko Jaurlaritzari gai horri buruzko proposamenak egitea.

13/26 Irizpena

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.