Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea (CES-EGAB) Europako eskualdeetako beste ekonomia eta gizarte kontseilu batzuekin eta antzeko erakundeekin lankidetzan ari da.
Testuinguru horretan, CES, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, bi lan-ildo aktibo ditu zabalik. Bata, aldebikoa, Akitania Berriko Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluarekin (CESER Nouvelle-Akitaine); eta, bestea, aldeaniztuna, Sare Transnazional Atlantikoarekin (RTA).
Aldebiko lankidetza Nouvelle-Aquitaine CESER Kontseiluarekin

CES, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen eta CESER Nouvelle-Aquitaine erakundearen arteko aldebiko lankidetza 1990eko hamarkadaz geroztik garatzen da eta, beste lankidetza-modalitate batzuen artean, aldizkako topaketak egiten dira interes partekatuko alderdiei buruzko esperientziak eta ezagutzak trukatzeko. Topaketa horietan bisitak eta entzunaldiak egin ohi dira.
Azken topaketetan gai hauek jarri dira mahai gainean:
- kohesio-politika,
- adimen artifiziala,
- berrikuntza eta teknologiaren transferentzia Euroeskualdean,
- pobrezia-atalasearen azpitik dagoen biztanleria,
- energia berriztagarriak.


Atlantic Transnational Network Sare Transnazional Atlantikoa (RTA-ATN)

RTA-ATN Sareak Espainiako, Frantziako eta Portugalgo erakunde sozio-profesionaletako gizarte zibileko ordezkariak biltzen ditu (Espainiako Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (CES), Frantziako Eskualdetako Ekonomia, Gizarte eta Ingurumen Kontseiluak (CESER) eta antzeko eskualde-erakundeak, horrelako instituziorik ez duten eskualde atlantikoen kasuan).
Gaur egun, Euskadiko, Andaluziako, Galiziako, Kanarietako, Extremadurako, Gaztela eta Leongo, Nouvelle-Aquitaineko, Loirako Herrialdeetako, Bretainiako, Normandiako eta Centre-Val de Loireko Ekonomia eta Gizarte Kontseiluek eta Portugalgo Ozeano Foroak osatzen dute Sarea.
Helburua bazkideen arteko lankidetza garatzea da, Atlantikoko fatxadan eragina duten Europako politiketan eragiteko.
Helburua lortzeko Sareko kideek harreman erregularrak izaten dituzte, eta, horietan, esperientziak trukatzeaz gain, interes komuneko gaiei buruzko ekarpenak egiten dituzte.
Hona hemen landutako gaietako batzuk:
- Makroeskualde Atlantikoa,
- Trans-European Transport Network (TEN-T),
- energia berriztagarriak,
- intermodalitatea salgaien garraioan,
- I+G+b Esparru Atlantikoko eskualdeetan.

Lankidetza-hitzarmena LEA/AVCrekin

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak (CES-EGAB) eta Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA/AVC) lankidetza hitzarmena sinatu dute, harremanetarako eta partaidetzarako bideak sustatzeko, euren jardueren elkar ezagutza bultzatzeko eta elkarri laguntzeko, bakoitzak bere zereginei baliozko informazioa eta ikuspegi garrantzitsuak txertatzeko.
Helburua sinergiak bultzatzea eta jarduketak hobeto gauzatzea eta hobetzea da, bakoitzaren eskumenen eta helburuen esparruan. Hala, ezagutza topaketak, mintegiak eta sinposioak egiten laguntzeko konpromisoa hartu dute. CES/EGABeko presidente Javier Muñecasek eta LEA/AVCko presidente Ainara Hercek sinatu zuten hitzarmena 2026ko otsailean.
