Noël d´Anjouren agerraldia EGABen aurrean, 2027ko Aurrekontu proiektua aurkezteko

Noël d´Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorren proiektua aurkeztu zion atzo EGABeko Kontseiluari. Javier Muñecas buru izan zuen topaketan, gainera, José Corchón Finantza Politikako eta Aurrekontuetako Sailburuordea,  Alaitz Zabala Aurrekontuen Zuzendaria, eta Eneritz Bilbao Kabinete eta Komunikazio Zuzendaria izan dira.

17.629 milioi euroko kontuak dira, proiektuak aurreko ekitaldian baino 1.250 milioi euro gehiago jasotzen ditu (% 7,6ko igoera termino homogeneoetan). Osasunak eta hezkuntzak aurrekontu osoaren % 54 biltzen dute, eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusietako bi dira.

Aurrekontuen proiektuari buruz Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak irizpenik eman ez arren, horren edukiaren berri eman behar zaio. Horrela, Ogasun eta Finantzetako Sailburuak proiektua erakundearen osoko bilkurari aurkeztea jardunbide instituzional egokia da, informazio-izapide hutsetik harago baitoa.

“Euskadiko eragile sozial eta ekonomikoekiko gardentasun ariketa da, baina baita EGABek elkarrizketarako eta partaidetzarako gune instituzional gisa duen zeregina aitortzeko ere. Jaurlaritzak aurrekontuen arloan dituen lehentasunak eta ildo nagusiak bertatik bertara ezagutzeak Euskadiko garapen ekonomikoan eta sozialean eragina duten politika publikoei buruzko azterketa eta eztabaida aberasten laguntzen du”, azpimarratu zuen Javier Muñecas Euskadiko EGABeko presidenteak.

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.