EGABen irizpena Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroaren Dekretu-proiektuari buruz

  • Batzordeak egokitzat jotzen du izapidetzea, eta zenbait gogoeta egiten ditu hura aldatzeko.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak Ekonomia, Lana eta Enplegua Sailak egindako “Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroari eta haren tresna komunei buruzko Dekretu-proiektua” testuari buruzko txostena eman du. Erantzunean, Batzordeak egokitzat jotzen du izapidetzea, eta zenbait gogoeta egiten ditu hura aldatzeko.

Arauaren xedea Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan jasotako Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroaren erregulazioa garatzea da. Era berean, arretarako, informaziorako eta prospekziorako tresna komunak identifikatzen ditu, eta horien funtsezko ezaugarriak ezartzen ditu, Euskal Enplegu Sarea osatzen duten erakundeek tresna horiek modu homogeneoan, elkarreragilean eta ebaluagarrian ezarriko dituztela bermatzeko.

Enplegu-politiken eraginkortasunari eta zorroko zerbitzuen eta programen ebaluazioari dagokienez, EGABek ohartarazten du enpleguaren eta prestakuntzaren behatokiak aztertuko duela enplegu-politiken eraginkortasuna, baina zerbitzu-zorroaren ebaluazioa ez dela jasotzen, eta hori modu argi eta zehatzean txertatu beharko litzatekeela. Lan-merkatuari buruzko informazio aurreratuko zerbitzuak ere ez du bere xedean programa eta zerbitzu horien ebaluazioa jasotzen.

Artikuluetan ezartzen da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa izango dela Euskal Enplegu Sarearen jarduketen kudeaketaren, jarraipenaren eta ebaluazio operatiboaren arduraduna, eta hark bermatuko dituela jarduketa horien egikaritze zuzena, parte-hartzeko konpromisoen betetzea eta zorroko zerbitzuetarako ezarritako kalitate- eta eraginkortasun-adierazleen neurketa. EGABen ustez, gai horretan zehaztu eta zabaldu egin beharko lirateke Euskal Enplegu Sareko gainerako kideek bere gain hartzen dituzten eginkizunak eta erantzukizunak.

EGABek, gainera, berariazko zenbait gogoeta egiten ditu, besteak beste, euskarazko arreta eta hizkuntza-eskubideak bermatzeko. Ildo horretan, lanerako prestakuntza-zerbitzuaren jarduketen barruan bi hizkuntza ofizialetako hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko prestakuntza ere txertatzea iradokitzen da.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruz  

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren erakunde aholku-emailea da, Euskal Autonomia Erkidegoko politika ekonomiko eta sozialean interes ekonomiko eta sozialek duten partaidetza eraginkorra izan dadin. Bere izaeraren arabera, eginkizun hauek dagozkio, besteak beste: Eusko Jaurlaritzaren ekonomia- eta gizarte-politikaren arloko arau-proiektuei eta plan orokorrei buruzko nahitaezko txostenak prestatzea, eta Eusko Jaurlaritzari gai horri buruzko proposamenak egitea.

15/26 Irizpena

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.