- 2026-09-28
2026ko uztailaren 20an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “EAEko Kultura-Sistemaren Lege-Aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, alderdi hauen arau-esparrua ezartzea:
- a) Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-sistema (edo, besterik gabe, kultura-sistema) antolatzea eta funtzionamenduan jartzea; arautu behar dira, hain zuzen, sorkuntza, kudeaketa eta ekoizpen artistikoa eta kulturala askatasunez garatzeko beharrezkoak diren berme instituzionalak, materialak, ekonomikoak eta juridikoak.
- b) EAEko kultura-ondarea (kultura-ondare higiezina eta arkitektonikoa barne) babesteko, kontserbatzeko, lehengoratzeko, birgaitzeko, ezagutzeko, ikertzeko, zabaltzeko eta gozatzeko jarduna bultzatzea.
- c) pertsona guztiek berdintasun-baldintzetan eta diskriminatuak izan gabe bizitza kulturala irispidean izatea eta hartan parte hartzea sustatzea.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.
2026ko irailaren 15ean Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han gehiengoz onartu zen.