- 2026-10-09
I.- AURREKARIAK
2026ko irailaren 3an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Lehendakaritza Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Euskal Diasporaren Lege-Aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta euskal gizarteak oro har euskal diasporarekin dituzten harremanak sustatzea, koordinatzea eta indartzea, bai eta harreman horiek erraztuko dituen esparru juridiko eta estrategikoa ezartzea ere.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.
2026ko irailaren 30ean Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han aho batez onartu zen.