- 2026-09-07
Juan Ignacio Perez, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua EGABeko Osoko Bilkuraren aurrean agertu da gaur, irailaren 7an, Euskal Unibertsitateen Legearen aurreproiektua aurkezteko.
Javier Muñecas buru zen bilerara joan dira, halaber, Xabier Aizpurua Unibertsitate Politikako sailburuordea, Sara Urionabarrenetxea Unibertsitateko Antolaketa eta Plangintzako zuzendaria eta Javier Moreno, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako arloko araudia bultzatzeko aholkularia.
Euskal unibertsitateen erronkei erantzuteko pentsatutako Legea da, kalitatezko unibertsitate-sistema sendotzera bideratua, nazioarteko ikuspegiarekin eta euskal gizartearen zerbitzura.
Euskal unibertsitate-sistemaren etorkizunerako oso garrantzitsua den legegintza-ekimenak interes handia piztu du Batzordean ordezkatutako erakundeen eta sektoreen artean.
Sailburuak eta bere taldeak aurreproiektuari buruz emandako azalpenak jardunbide instituzional onari erantzuten dio, eta datozen asteetan organo aholku-emaileak igortzea aurreikusten duen irizpena lantzen lagunduko du.