Ibone Bengoetxearen agerraldia Euskadiko kultura-sistemaren Lege-aurreproiektua aurkezteko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskadiko Kultura Sistemaren Lege Aurreproiektuaren proiektua aurkeztu dio Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Osoko Bilkurari. Javier Muñecas buru izan duen topaketan, uztailaren 27an, Andoni Iturbe Kultura sailburuordea ere egon da.

Testuak euskal ekosistema kulturala ordenatu, koherentzia eman eta indartzea du helburu. Araudiak bost urteko planak sartzen ditu, euskara sorkuntzaren eta hedapenaren erdigunean jartzen du, eta herritarren eskubide kulturalak indartzen ditu.

Lehen lehendakariordeak Euskadiko EGABen eman dituen aurreproiektuaren azalpenak, erakundea osatzen duten eragile ekonomiko eta sozialei zuzeneko informazioa izateko aukera ematen dien jardunbide instituzional egokiari erantzuten dio. Zuzeneko ekarpen horrek erraztu egingo du uda osterako aurreikusten den kontsulta-organoaren irizpena egitea.

Javier Muñecas Euskadiko EGABeko presidentearen arabera, horrelako ekitaldi instituzionalak «gardentasun-ariketa bat dira Euskadiko eragile sozial eta ekonomikoentzat, iritziak trukatzeko eta herritar guztientzat garrantzi handia duen arau-proiektu baten oinarri diren irizpideak eta erabakiak ezagutzeko aukera ematen baitie».

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.