- 2026-06-26
- Version
- Download 16
- File Size 368.04 KB
- File Count 1
- Create Date 2026-06-26
- Last Updated 2026-06-26
5/26 Irizpena, ekainaren 24koa, Nekazari Gazteen Estatutua arautzen duen eta Nekazari Gazteen Estatutuari buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektuari buruzkoa
2026ko ekainaren 3an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Nekazari Gazteen Estatutua arautzen duen eta Nekazari Gazteen Estatutuari buruzko otsailaren 4ko 8/2014 Dekretua indargabetzen duen Dekretu Proiektuari” buruzko txostena eskatu zuten, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, nekazari gazteen estatutua arautzea, eta gazteak nekazaritzaustiategi profesionaletan titular gisa sartzera eta jarraitzera bultzatzeko jarduketak biltzen ditu.
Gizarte Garapenerako Batzordea 2026ko ekainaren 18an bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko, eta han aho batez onartzen da.
