- 2026-10-09
I.- AURREKARIAK
2026ko irailaren 15ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ogasuna eta Finantzak Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen erregelamendua onartzen duen deketu-proiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, bere artikulu bakarrean azaltzen denez, Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeei buruzko Legearen Erregulamendua onartzea da.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.
2026ko urriaren 1ean Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran helarazteko, eta han gehiengoz onartu zen.