Gardentasuna

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko gardentasun atariaren asmoa da herritarrei aldian behin euren jarduerekin zerikusia duten jarduketa publikoaren kontrolari eta funtzionamenduari buruzko informazio eguneratua ematea, Gardentasunari, Informazioa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 14ko 3/2026 Legean xedatutakoa betez.

Goi-kargudunen eta kontseilarien ordainsaria

Lege arautzailearen 21. artikuluan xedatutakoaren arabera, Presidentetzak eta Idazkaritza Nagusiak Kontseiluaren Osoko Bilkurak ezartzen dituen ordainsariak jasoko dituzte, baina ezin izango dituzte gainditu Eusko Jaurlaritzako sailburuorde eta zuzendari karguetarako ezarritakoak, hurrenez hurren. 2026ko ekitaldirako, ordainsari horiek 98.405,72 euro gordin eta 83.913,06 euro gordin dira.

Osoko Bilkurak batzordekideei dagozkien esleipen ekonomikoak onartu ditu, euren dedikazioagatik eta eginkizunak betetzetik eratorritako gastuengatik konpentsazio egokia bermatzeko.

Batzordeko langileak

CES-EGABek, erakundera lan-zuzenbidearen araberako harremanaren bidez lotutako zazpi langile ditu. Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko 8/2012 Legearen 22. artikuluaren arabera, deialdi publikoaren bidez eta merezimendu- eta gaitasun-printzipioetan oinarritutako prozedura gardenen bidez hautatzen dira langileak, zerbitzu publikoaren profesionaltasuna, aukera-berdintasuna eta bikaintasuna ziurtatzeko.

Berdintasun- eta aniztasun-politika

CES, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak berretsi egiten du eskubide-berdintasunaren, aniztasunarekiko errespetuaren eta pertsona guztientzako ingurune seguru, ekitatibo eta inklusiboen sustapenaren aldeko konpromisoa. Aintzatetsi egiten da erakundearen indarra Batzordea osatzen duten ibilbide, esperientzia eta perspektiben aniztasunean datzala.

Ildo horretatik CES, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, sustatzen duen ingurunearen ezaugarriak hauek dira: pertsona guztiak erabat garatu ahal izango diren ingurunea, generoagatiko, genero-identitateagatiko edo -adierazpenagatiko, sexu-orientazioagatiko, adinagatiko, dibertsitate funtzionalagatiko, jatorri etniko edo nazionalagatiko, ezaugarri fisikoengatiko, hizkuntzagatiko, sinesmenengatiko, egoera sozioekonomikoagatiko, migrazio-egoeragatiko edo beste edozein inguruabar pertsonal edo sozialengatiko diskriminaziorik gabekoa. 2026ko otsailean laneko gatazkei, jazarpenari eta indarkeriari aurre egiteko protokoloa sinatu zen.

Arau-hausteen berri emateko Barneko Informazio Sistema

Euskal Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren parte den aldetik, EAEko Administrazioko Arau Hausteen Informaziorako eta Informatzaileen Babeserako Barne Sistemaren barruan dago.

Barneko Informazio Sistema

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.