Argitalpenak

I.- AURREKARIAK

2026ko azaroaren 21n Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ekonomia, Lana eta Enplegua Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroarena eta haren tresna komunenari buruzko proiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Kontsultagai dugun arauaren xedea da, Enpleguaren abenduaren 21eko 15/2023 Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan jasotako Euskal Enplegu Sarearen zerbitzu-zorroa arautzea da.

Era berean, arreta, informazio eta prospekziorako tresna komunak identifikatzen ditu, eta horien funtsezko ezaugarriak definitzen ditu, Euskal Enplegu Sarea osatzen duten erakundeek tresna horiek modu homogeneoan, elkarreragilean eta ebaluagarrian ezarriko dituztela bermatzeko.

Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.

2026ko azaroaren 6an Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektua egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran helarazteko, eta  han aho batez onartu zen.

 

Login Account

Already a Rubnio Customer?

Invaild email address.

6 or more characters, letters and numbers. Must contain at least one number.

Your information will nerver be shared with any third party.