- 2026-11-16
2026ko azaroaren 8an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Euskadiko Nekazaritza, Elikadura eta Gastronomiari buruzko Legearen aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritza-, elikadura- eta gastronomia-politika garatzeko euskal administrazio publikoek izan behar dituzten printzipio inspiratzaileak eta jarduteko oinarriak ezartzea.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-elikagaien sektorea tresna berriz hornitu nahi du, haren funtsezko izaera estrategikoa indartu eta sendotzeko, eta, horrela, hornidura eta elikagai-irisgarritasuna, haren jasangarritasun ekonomikoa eta euskal herritarren elikadura-segurtasuna bermatzeko, batez ere krisi-egoeretan. Horren guztiaren helburua da nekazaritzako elikagaien eta basoen sistemaren jasangarritasun-erronkei laguntzea, haien ustiategien eta enpresen errentagarritasuna, bideragarritasuna eta etorkizuna bermatzeko.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.
2026ko azaroaren 4an Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektua egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran helarazteko, eta aho batez onartu zen.