- 2026-10-30
| 2026ko urriaren 6an, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazki bat jaso genuen. Horren bitartez, “Euskadiko turismo-gidarien jarduerari buruzko martzoaren 5eko 26/2024 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua” testuari buruzko txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, zioen azalpenean aipatzen den bezala, akreditazio-, egiaztapen- eta kontrol-mekanismoak indartzea, jarduera hori egiten duten pertsonek kalitatezko zerbitzua eskaintzeko gaikuntza egokia eta behar diren gaitasunak dituztela ziurtatzeko. Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta horien berri eman ziezaioten Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoarekin bat etorriz. |
{0>El 5 de marzo de 2026 se reúne la Comisión de Desarrollo Económico y, a partir de los acuerdos adoptados, se formula el presente Proyecto de Dictamen para su elevación al Pleno del Consejo donde se aprueba por **.<}0{>2026ko urriaren 21a, Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektua formulatu zen, Batzordearen osoko bilkurari helarazteko, eta han aho batez onartu zen.