- 2026-10-15
I.- AURREKARIAK
2026ko irailaren 7an Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Euskadiko Turismo Lege-Aurreproiektuari” buruzko txostena eskatu zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1.1. artikuluan azaltzen denez, Euskadiko turismo-jardueraren antolamenduari, plangintzari, sustapenari eta diziplinari buruzko esparru juridikoa ezartzea, sektore lehiakor eta jasangarria bultzatzeko, garapen ekonomikoari eta gizarte-kohesioari lagunduko diona, eta haren baliabideen babesa, turismo-zerbitzuen erabiltzaileen eskubideak eta egoiliarrekiko bizikidetza bermatuko dituena, betiere hauen kultura, balioak eta bizi-kalitatea errespetatuz.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.
2026ko irailaren 30ean Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektua egin zen, Batzordearen Osoko Bilkuran berresteko. Han gehiengoz onartu zen Euskadiko CCOO boto partikularrarekin.