- 2026-10-09
I.- AURREKARIAK
2026ko uztailaren 1ean, Gobernantza, Administrazio digital eta Autogobernu Sailaren idazki bat jaso genuen. Horren bitartez, “EAEko Sektore Publikoko Administrazio arintzeko eta sinplifikatzeko Lege-Aurreproiektua” testuari buruzko txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1 artikuluan azaltzen duenez, zerbitzu publiko digitalak eta herritarrentzako arreta bideratzea, herritarrak ardatz hartuta eta zeharkako ikuspegi integrala, irisgarria eta omnikanala baliatuta; orobat, legearen xedea da Administrazioa sinplifikatzeko eta prozedurak arintzeko arauak ezartzea.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta horien berri eman ziezaioten Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
{0>El 5 de marzo de 2026 se reúne la Comisión de Desarrollo Económico y, a partir de los acuerdos adoptados, se formula el presente Proyecto de Dictamen para su elevación al Pleno del Consejo donde se aprueba por **.<}0{>2026ko irailaren 25ean, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, Irizpen-Proiektua formulatu zen, Batzordearen osoko bilkurari helarazteko, eta han gehiengoz onartu zen Finantza-erakundeen ordezkari den kontseilukidearen boto partikularrarekin (hirugarren taldea).