- 2026-10-13
I.- AURREKARIAK
2026ko uztailaren 22an, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren idazki bat jaso genuen. Horren bitartez, “Unibertsitateen Lege-Aurreproiektua” testuari buruzko txostena eskatu zuen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1 artikuluan azaltzen duenez, Euskal Unibertsitate Sistema (aurrerantzean, EUS) antolatzea eta koordinatzea, haren garapena sustatzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateko prestakuntzajardueren araubide juridikoa arautzea, estatuaren eskumeneko ezaugarri bereziko unibertsitateak salbu.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordearen osoko bilkurako kide guztiei, beren proposamenak eta iritziak bidal zitzaten eta horien berri eman ziezaioten Lan Batzordeari, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen Funtzionamendu Araudian ezarritakoarekin bat etorriz.
2026ko irailaren 16 eta 24an, eta urriaren 1ean, Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen, eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektua formulatu zen, Batzordearen osoko bilkurari helarazteko, eta han gehiengoz onartu zen, LAB Sindikatuaren boto partikularrarekin.