- 2026-07-13
- Version
- Download 10
- File Size 396.23 KB
- File Count 1
- Create Date 2026-07-13
- Last Updated 2026-07-13
6/26 irizpena, uztailaren 6koa, Dekretu-proiektua, zeinaren bidez garatzen baita Euskadi Eraldatuz 2030 planaren esparruan euskal enpresa sektorea eraldatzeko INDARTUZ finantzaketa-lerroa
2026ko ekainaren 15ean Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean Ogasun eta Finantza Sailaren idazkia jaso genuen. Horren bitartez, “Dekretu-proiektua, zeinaren bidez garatzen baita Euskadi Eraldatuz 2030 planaren esparruan euskal enpresa sektorea eraldatzeko INDARTUZ finantzaketa-lerroa” testuari buruzko txostena eskatzen zuen, Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kontsultagai dugun arauaren xedea da, 1. artikuluan azaltzen denez, finantzaketa-lerro bat eratzea da, bere I. eranskinean identifikatutako sektoreetan lan egiten duten eta modernizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko proiektuak egin nahi dituzten enpresa txiki eta ertainentzat, enpresa handi hautagarrientzat, banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat, hura eskuratzeko baldintzak eta prozedura arautuz.
Lerro horren bidez, bidea eman nahi da bankuko finantzaketa eskuratzeko, eraldaketa energetiko, jasangarri, digital, teknologiko eta industrialeko edo hazkundeko planei lotutako inbertsio-beharrak artatu daitezen, bere II. eranskinean jasotako lehenespen-irizpideen arabera.
Berehala bidali zitzaien dokumentuaren kopia Batzordeko Oso Bilkurako kide guztiei, proposamenak eta iritziak emateko eta horiek guztiak lan-batzordean landu daitezen, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoaren arabera.
2026ko uztailaren 1ean Ekonomia Garapenerako Batzordea bildu zen eta, hartutako erabakietatik abiatuta, irizpen-proiektu hau egin zen. Batzordearen Osoko Bilkuran aurkeztuta, gehiengoz onartu zen LAB sindikatuaren boto partikularrarekin.
