- 2022-09-30
2022ko irailaren 2an Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren idatzia sartu zen Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean. «Haur eta Nerabeen Legearen aurreproiektu»ari buruzko txostena eskatzen zuen, 8/2012 Legeak, maiatzaren 17koak, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeak, 3.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.
Arau berri horrek hiru helburu ditu, lehen artikuluan adierazi duten bezala:
- Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean bizi diren edo dauden haur eta nerabe guztiei bermatzea ordenamendu juridikoak aitortzen dizkien eskubide eta askatasunak egikaritu ahal izatea.
- Erantzunkidetasunaren ikuspegitik, ekintza publikoko sektore-eremu guztietan botere publikoek garatu behar dituzten ekintzak zehaztea, aurreko letran ezarritako helburua lortzeko.
- Jarduketa-printzipioak zehaztea eta sustapen-, prebentzio-, arreta- eta babes-jarduketa guztiei dagokien eskumen-esparrua ezartzea, baita koordinazio-, elkarlan- eta partaidetza-egiturak ere.
Berehala agiriaren kopia Batzordearen Osoko Bilkurako kide guztiei bidali zitzaien, proposamenak eta iritziak emateko eta lan-batzordeari helarazteko, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen funtzionamenduari buruzko araudiak xedatutakoari jarraituta. 2022ko irailaren 26an , Gizarte Garapenerako Batzordea bildu zen, eta hartutako akordioetatik abiatuta, irizpen proiektu hau egin zen, Kontseiluaren irailaren 30eko osoko bilkurari aurkezteko. Aho batez onetsi zen.